Deuteronomioa 32:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Sutan dago nire haserrea:Herio Leize hondoraino iritsiko daberonen garra,lurra eta bertako emaitzakirentsiko ditu,mendien oinarriak kiskaliko.

23. Zoritxarrak bidaliko dizkietsamaldan,neure gezi guztiak jaurtiko.

24. Goseak akituko ditu,sukar eta izurri gaiztoek erasango;txikituko dituzten basapiztiakbidaliko dizkiet,pozoiz akabatuko dituzten sugeak.

25. Kalean ezpatakkenduko dizkie seme-alabak,etxe barruan ikara izango nagusi.Denek izango dute zori bera,mutil eta neskatxek,bularreko haur eta agureek.

26. «Israeldarrak sakabanatzeapentsatu nuen,berorien oroitzapena eregizartetik desagerraraztea;

Deuteronomioa 32