Deuteronomioa 28:39-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

39. mahastiak landatu eta landuko dituzue, baina ez ardorik edango, ezta mahatsik bilduko ere, harrak jango baititu;

40. lurralde guztian izango dituzue olibondoak, baina ez zarete olioz gantzutuko, erori egingo baitira olibak;

41. seme-alabak sortuko dituzue, baina ez dituzue zeuekin izango, gatibu eramango baitituzte;

42. zuen zuhaitz eta lurreko landareak zomorroen harrapakin izango dira.

43. «Zuen artean bizi diren etorkinak gero eta gorago igoko dira zuen gain, eta zuek gero eta beherago eroriko;

Deuteronomioa 28