1. «Segidan, bira egin eta basamorturantz jo genuen, Itsaso Gorrirantz, Jaunak agindu bezala, eta Seir mendialde inguruan ibili ginen harat-honat luzaro.
2. Azkenik, Jaunak esan zidan:
3. Luzaroegi ibili zarete jadanik mendialde horren inguruan; jo ezazue iparraldera!
4. Agindu herriari: Ahaide dituzuen Esauren ondorengoen bizileku den Seir lurraldea igaroko duzue. Zuen beldur diren arren, egin kontu!
5. Ez hasi haiekin borrokan, ez baitizuet haien lurralde-zatitxo bat ere emango, Seir mendialdea Esauren ondorengoei eman baitiet jabetzan.