1. «Jaunak zuen Jainkoak erauzi egingo ditu zuei ematen dizuen lurraldeko herriak. Lurraldeaz jabetu eta bertako hiri eta etxeetan bizitzen jartzean,
2. hiru hiri aukeratuko dituzue Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emandako lurraldean.
3. Horretarako, lurraldea hiru zatitan banatuko duzue eta hiri haietarako bideak egokituko, edozein hiltzailek nora ihes egin izan dezan.