Deuteronomioa 18:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. «Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin.

14. Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.

15. Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!

16. Horixe da, Horeb mendian bildurik zeundetela Jaunari zeuen Jainkoari eskatu zeniotena: “Ez dugu Jaunaren geure Jainkoaren ahotsa berriro entzun nahi, ezta sute hori ikusi nahi ere, hil egingo baikara bestela”.

17. Orduan, Jaunak esan zidan: “Ongi deritzot herriak esandakoari.

Deuteronomioa 18