Deuteronomioa 14:8-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea; beraz, kutsatutzat edukiko duzue. Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere.

9. «Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

10. ez, ordea, hegal eta ezkata gabeak: kutsatutzat edukiko dituzue.

11. «Hegazti garbi guztiak jan ditzakezue;

12. hurrengo hauek, ordea, ezin izango dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa,

13. mirua eta mota guztietako saiak,

14. mota guztietako beleak,

Deuteronomioa 14