Deuteronomioa 12:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Bota egingo dituzue aldareak, zutarri sakratuak apurtu, zutoinak erre, jainko-irudiak desegin; jainko horien oroitzapena bera ere desagerrarazi egingo duzue leku hartatik.

4. Ez duzue jokatuko herri horiek bezala, Jaunari zeuen Jainkoari kultu ematean;

5. aitzitik, Jaunak zuen Jainkoak, bera bizitzeko eta berari kultu emateko zuen leinuetatik aukeratuko duen lekura joango zarete kultu ematera.

6. Han eskainiko dituzue erre-opariak eta sakrifizioak, lurreko fruituen hamarrenak eta zeuen emaitzak, botoa betetzeko nahiz borondatez eginiko opariak eta abere handi eta txikien lehen-kumeak.

Deuteronomioa 12