Deuteronomioa 12:26-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. «Jaunarentzat zuen Jainkoarentzat sagaratu beharrekoa eta botoz aginduriko opariak, aldiz, berak aukeratuko duen lekura eramango dituzue.

27. Erre-oparitarako abereak ere hara eramango dituzue eta, haragi eta odol, oso-osorik erreko Jaunaren zeuen Jainkoaren aldarean. Beste sakrifizioetako odola Jaunaren zeuen Jainkoaren aldare gainean isuriko duzue; haragia, berriz, jan egingo.

28. «Onartu eta bete ematen dizkizuedan agindu guztiok, beti zoriontsu izan zaitezten, bai zeuek, bai ondorengoak, Jaunari zeuen Jainkoari on eta zuzen iruditzen zaiona egiteagatik.

Deuteronomioa 12