27. «Orduan, Goi-goikoaren herri santuari emango zaizkio zerupean dauden erreinu guztietako erregetza, agintea eta handitasuna. Beti iraungo du herri horren erregetzak, eta munduko botere guztiek obedituko diote eta zerbitzatuko.
28. «Hemen amaitzen da kontaera. Ni, Daniel, neure burutazioak zirela eta, oso beldurturik gelditu nintzen, aurpegia zurbil; baina hauek guztiak barruan gorde nituen.