Daniel 7:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Babiloniako errege Belxatzarren erregealdiko lehen urtean, ametsa eta ikuskariak izan zituen Danielek ohean zegoela. Gero, idatzi egin zuen ametsa.

2. Hona Danielen kontakizuna: «Ikuskari bat izan nuen gauez: Ortziko lau ertzetatik haize indartsu batek itsaso handia harrotzen zuen.

3. Eta lau piztitzar, laurak ezberdinak, atera ziren itsasotik.

Daniel 7