Ben Sirak 8:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ez eztabaidatu berritsuarekin,ez bota egurrik haren suari.

4. Ez ibili txantxetan gaizki heziarekin,zure arbasoak irainduta geldi ez daitezen.

5. Damu denari ez bota aurpegira bere bekatua,izan gogoan guztiok garela errudun.

6. Ez mespretxatu inor zahartu delako,biziz gero, gu ere zahartuko baikara.

7. Ez poztu inoren heriotzaz,izan gogoan guztiok hil behar dugula.

Ben Sirak 8