Ben Sirak 6:18-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Seme, onartu heziketa gaztetatik,ilea urdindu arte izango duzu jakinduria.

19. Landu ezazu laborariak lurra lantzen eta ereiten duen bezala,eta egon gero fruitu gozoen zain;lanean pixka bat nekatu arren,laster jan ahal izango dituzu emaitzak.

20. Latza da jakinduria hezigabearentzat,zentzugabeak ezin berarekin iraun;

21. astunegia zaion proba-harria bezala,laster botako du gainetik.

22. Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe,gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie.

23. Entzun, seme; onartu nire irizpidea,ez baztertu ene aholkua.

24. Lotu oinak jakinduriaren katez,jarri zeure burua haren uztarpean;

25. makur ezazu bizkarra, eta hartu gainean,jasan gogo onez haren lokarriak;

26. jo ezazu harengana bihotz-bihotzezeta eutsi haren bideei zeure indar guztiaz;

27. bila ezazu, jarraitu arrastoari eta ezagutaraziko dizu bere burua;zeureganatu ondoren, ez jaregin;

28. azkenean atsedena emango dizueta pozgarri gertatuko;

29. kateak babesgarri sendo izango dituzu,eta uztarria apaingailu distiratsu;

30. urrezko edergarri baita haren uztarria,uhalak purpurazko lokarri;

31. jantzirik ederrena izango duzu jakinduria,alaitasunezko koroa zeure buruan.

32. Zeuk nahi baduzu, seme, ongi hezia izango zara;gogoa jartzen baduzu, zuhur bilakatuko.

33. Atsegin baduzu entzutea, ikasi egingo duzu;belarria adi jartzen baduzu, jakintsu bihurtuko.

Ben Sirak 6