Ben Sirak 50:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Simon apaiz nagusiak, Oniasen semeak,bere bizitzan Jaunaren etxea berriztatu zueneta santutegia sendotu.

2. Haren egunetan harresia berreraiki zuteneta errege-tenpluari babes-dorreak jarri.

3. Haren garaian egin zen urtegia,itsasoa bezain urtegi zabala.

4. Herria hondamenditik babesteko arduraz,hiria gotortu zuen setioari aurre egiteko.

5. Zein handikiro egiten zuen santutegiko itzulia,toki santu-santuko errezel atzetik irteten zenean!

6. Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,ilargia bete-betea dagoenean bezala,

Ben Sirak 50