Ben Sirak 49:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josiasen oroitzapena zoragarria da,lurringaiak nahastuz lurringileak prestaturiko intsentsua bezalakoa,eztia ahoan bezain gozo,ardo ugariko oturuntzetan soinua bezain atsegin.

2. Herria Jainkoarengana itzularaztea lortu zueneta sasijainkoen kultu higuingarriak deuseztatzea.

3. Bere bihotza Jainkoarengana zuzendu zuen,legegabeen egunetan zintzotasuna sendotu.

4. David, Ezekias eta Josiasek izan ezik,hutsegite asko egin zuten beste erregeek,Goi-goikoaren legea baztertuz.Judako erregeak desagertu egin ziren,

5. beste batzuei eman baitzieten beren indarraeta atzerriko nazio bati beren ospea.

Ben Sirak 49