Ben Sirak 44:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.

9. Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.

10. Ez, ordea, gure arbasoak, gizon zintzoak;beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.

11. Haien ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,beraien ondarea seme-alabengana.

12. Haien seme-alabek leial gorde dituzte itunak,ondorengoek ere bai beraiei esker.

Ben Sirak 44