Ben Sirak 43:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zeru goien edertasuna, ortziaren gardentasunaeta zeru-sabaiaren itxura, zer ikuskizun distiratsua!

2. Eguzkiak aldarrikatzen du, agertzen denean,benetan miresgarria dela Goi-goikoak egindakoa.

3. Eguerdian lurra lehortzen du:nork jasan lezake haren berotasuna?

16-17. Haren trumoi-hotsak dar-dar eragiten dio lurrarieta mendiak ikaraz jartzen.Hark nahi duenean hego-haizeak jotzen du,baita ipar bortitzak eta haize-erauntsiek ere.Hegaldaka dabiltzan txoriak bailiran,elur-malutak botatzen ditu,eta matxinsalto-piloak bezala estaltzen lurra.

Ben Sirak 43