Ben Sirak 41:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jaunak erabakia du hori bizidun guztientzat.Zergatik aurre egin Goi-goikoaren borondateari?Hamar, ehun edo mila urte bizi,Hildakoen Egoitzan ez dio horrek inori axola.

5. Bekatarien seme-alabak higuingarri bihurtzen dira,fedegabeekin sarri elkartzen baitira.

6. Bekatarien seme-alaben ondarea hondamendira doa,etengabeko lotsa utziko diete ondorengoei.

7. Fedegabeko gurasoek seme-alaben agiraka jasango dute,beraien erruz baitaude lotsagarri.

Ben Sirak 41