Ben Sirak 39:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.

15. Handietsi haren izena,aldarrikatu haren gorespenazeuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,eman eskerrak, esanez:

16. «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»

17. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,gauza orok bere garaian azalduko baitu bere zergatia.Haren berbaz urak batu egin ziren,haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.

18. Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.

19. Aurrean ditu bizidun ororen egintzak,ez dio ezerk haren begiradari ihes egiten.

20. Betidanik beti arte dago begira,ez dago ezer harrigarririk harentzat.

Ben Sirak 39