25. Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak;Israelen egunak, berriz, kontaezinak dira.
26. Jakintsuak herritarren uste ona bereganatuko du,betiko iraungo haren izenak.
27. Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar,ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko;
28. dena ez baita guztientzat komenigarri,guztiek ez dute gauza berberetan atsegina aurkitzen.
29. Ez izan asegaitz atsegin guztiak probatu nahirik,ez oldartu irrikaz janarien gainera;