Ben Sirak 36:10-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. laburtu ezarritako epea, ekarri gogora hitzemana,eta horrela aldarrikatuko ditugu zure egintza handiak.

11. Suntsi ditzala zure mendekuaren suak bizirik geratutakoak,gal daitezela zure herria gaizki darabiltenak.

12. Hautsi burua etsaien buruzagiei,«Gu bezalakorik ez!» dioten horiei.

13. Bildu Jakoben leinu guztiak.

16. Egin itzazu berriro lurraldearen jabe,hasieran bezala.

17. Erruki, Jauna, zure izena daraman Israel herriaz,zeure lehen-semetzat hartu duzunaz.

18. Izan gupida Jerusalem zeure hiri santuaz,zeure atseden-leku egin duzunaz.

19. Bete Sion zeure gorespenaz,eta tenplua zeure ospeaz.

Ben Sirak 36