Ben Sirak 34:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Zer garbitasun atera daiteke zikinetik?Zer egia gezurretik?

5. Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.

6. Ez badizkizu Goi-goikoak bidaltzen,ez egin inolako jaramonik;

7. asko dira ametsek desbideratuak,erori egin dira horietan itxaropena zutenak.

8. Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.

9. Asko ibiliak asko jakiten du,eskarmentua duenak jakinaren gainean hitz egiten.

10. Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,

Ben Sirak 34