Ben Sirak 34:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Maite dutenengan ditu Jaunak jarrita begiak;bera da babesle ahaltsu, euskarri sendo,sargorian gordeleku, eguerdiko eguzki-galdatan gerizpe,estropezu egiten duenaren zaintzaile,erortzen denaren laguntzaile.

20. Hark jasotzen du bihotza eta argitzen begiak,osasuna, bizia eta bedeinkazioa ematen.

21. Bidegabekeriaz lortutakoa sakrifiziotzat eskaintzen duenakopari gaitzesgarria egiten du;

22. legea hausten dutenen dohainak ez ditu Jaunak onartzen.

Ben Sirak 34