Ben Sirak 34:10-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,

11. bidaiatzen ibiliak baliabide asko du.

12. Asko ikusia naiz neure bidaietan,eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da.

13. Sarritan egon naiz heriotza-arriskuaneta neure eskarmentuari esker atera naiz onik.

14. Jaunari begirune diotenak biziko dira,

15. salba ditzakeenagan baitute beren itxaropena.

16. Jaunari begirune diona ez da ezeren beldur,ez da inoiz kikiltzen, hura baitu itxaropen.

17. Zorionekoa Jaunari begirune diona!

18. Norengan oinarritzen da? Nor du euskarri?

Ben Sirak 34