Ben Sirak 31:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. txiroa, berriz, beharrezkoenaren bila lehertzeraino saiatzen daeta, atseden hartzen badu, miseria gorrian eroriko da.

5. Dirua maite duenak ez du errugabe iraungo,irabaziaren bila dabilena beronen erruz galbideratuko.

6. Asko dira diruarengatik galduak,bete-betean harrapatu ditu hondamendiak.

7. Tranpa bat da berak liluraturikoentzat,eta burugabe guztiak gelditzen dira harrapatuta.

8. Zorionekoa akatsik ez duen aberatsa,diruaren atzetik lehiatzen ez dena.

9. Esazue nor den, zorionak eman diezazkiogun,era harrigarrian jokatu baitu herrian.

Ben Sirak 31