Ben Sirak 29:9-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Agindua kontuan harturik, izan abegikor behartsuarekin;beharrean dagoenez, ez bidali esku-hutsik.

10. Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde,eta ez harripean herdoiltzen utzi.

11. Baliatu zeure altxorraz Goi-goikoaren aginduen arabera,eta urrea baino onuragarriago gertatuko zaizu.

12. Metatu limosna-egintzak,gaitz guztietatik libratuko zaituzte eta.

13. Bular-babeski sendoak eta lantza astunak baino hobetobabestuko zaituzte etsaiaren kontrako borrokan.

14. Ongilea lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen da;lotsagalduak, berriz, bertan behera uzten du.

15. Ez ahaztu zeure fidatzailearen mesedeak,bere burua arriskatu baitu zure alde.

16. Bekatariak alferrik galtzen ditu fidatzailearen ondasunak,

Ben Sirak 29