Ben Sirak 29:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Errukiorrak lagun hurkoari maileguz ematen dio,laguntzeko eskua luzatzen dionak agindua betetzen.

2. Beharra duenean, eman maileguz lagun hurkoari,eta itzuli bere garaian zeuk maileguz hartutakoa.

3. Eutsi hitzari leial, beti aurkituko duzu behar duzuna.

4. Ustekabean aurkitutako zerbait bailitzanhartzen dute askok mailegua,eta, itzuli ezean, kalte egiten lagundu dietenei;

5. hartu aurretik, eskuan muinka ibiltzen dira,apal mintzatuz lagun hurkoaren ondasunez;baina itzultzeko orduan, luzatu eta luzatu,desenkusa eta aitzakia ugari, egoerari errua botaz.

Ben Sirak 29