Ben Sirak 27:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.

13. Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da;haien barrea bekatuzko bizieraren ondorio.

14. Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu,halakoen istiluetan belarriak estali behar.

15. Harroen istiluek odol-isurketa ekartzen dute,tamalgarria da haien irainak entzutea.

16. Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du,ezin izango du adiskide minik aurkitu.

Ben Sirak 27