Ben Sirak 27:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Lehoia harrapakinaren zelatan egoten da,eta bekatua bidegabekeria praktikatzen dutenen zain.

11. Zintzoaren hizketa jakintsua izaten da beti;zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.

12. Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.

13. Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da;haien barrea bekatuzko bizieraren ondorio.

14. Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu,halakoen istiluetan belarriak estali behar.

Ben Sirak 27