Ben Sirak 22:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Harri kakaztuaren antzeko da alferra,ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek.

2. Gorotzaren antzeko da alferra,hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.

3. Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea,eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada.

4. Alaba zuhurrak bereganatuko du senarra,baina laidoztatua aitaren tristura da.

5. Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,eta biek mespretxatuko dute.

Ben Sirak 22