Ben Sirak 20:14-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Burugabearen dohainak ez dizu onurarik ekarriko,zazpi begiz baitago itzuliko diozunaren zain.

15. Gutxi eman eta asko mintzen du,pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu;gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu:higuingarria da horrelakoa!

16. Esaten du zentzugabeak: «Ez dut batere lagunik,inork ez dizkit neure mesedeak eskertzen».Haren ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;

17. zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!

18. Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.

19. Hezigabeen ahotan etengabe dagoenipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.

Ben Sirak 20