Ben Sirak 16:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Gizaki zentzudun bakar bat aski baita hiria betetzeko,baina legegabeen askazia deuseztatua izango.

5. Horrelako asko ikusia naiz,eta handiagoak ere entzuna.

6. Bekatarien batzarrean sortu zen sua,herri errebeldearen kontra Jaunaren sumina piztu.

7. Ez zien antzinako erraldoiei barkatu,beren indarrez fidaturik kontra altxatu zitzaizkionean.

8. Ez zuen Lot-en hiria ere zigor gabe utzi,nardagarri baitzitzaion hango harrokeria.

9. Ez zen errukitu herri galduaz,ezabatua izan zen bere bekatuengatik;

10. berdin gertatu zitzaien seiehun mila oinezkoei ere,beren sinesgogorkerian bat etorri ziren israeldarrei.

Ben Sirak 16