Ben Sirak 1:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Berak sortu zuen jakinduria,hark ikusi eta neurtu ere,hark banatu berak egindako guztien gain;

10. gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,are esku zabalagoz maite dutenei.

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.

13. Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,bedeinkatua izango heriotza-egunean.

14. Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.

Ben Sirak 1