Baruk 2:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Jakin badakit ez didatela adituko, herri burugogorra baita. Baina itzuliko dira beren baitara erbestealdian,

31. eta aitortuko dute neu naizela Jauna, beraien Jainkoa. Bihotz-belarri erne eta adikorrak emango dizkiet,

32. gogoratuko dira nitaz eta goretsiko naute erbestealdian.

33. Nire aurka bekatu egin zuten arbasoen jokaeraz oroiturik, uko egingo diote beren burugogorkeriari eta damutu egingo egintza txarrez.

Baruk 2