11. Izarrak atsentsio-belar du izena; uren herena atsentsio-belarra bezain mingots bihurtu zen, eta gizon-emakume asko hil zen ur haiek edateagatik.
12. Jo zuen turuta laugarren aingeruak, eta eguzkiaren herena eta ilargiaren herena eta izarren herena kolpatu zituen: hauen herena ilundu egin zen eta bai egunak, bai gauak beren argiaren herena galdu zuten.
13. Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orro handiz esaten: «Zoritxarrekoak, zoritxarrekoak, zoritxarrekoak lurrean bizi direnak, prest dauden beste hiru aingeruek turuta jotzean!»