1. Tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskuan erroilu moduko idazki bat ikusi nuen, bi aldeetatik idatzia eta zazpi zigiluz joa.
2. Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: «Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?»
3. Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.