Apokalipsia 22:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Hiriko plaza erdian, ibaiaren bi ertzetan, bizia ematen duen zuhaitza zegoen; urtean hamabi uzta ematen zituen, hilean behin, eta zuhaitzaren hostoak herrientzat sendagai ziren.

3. Ez da jadanik ezer madarikaturik izango. Hirian Jainkoaren eta Bildotsaren tronua egongo da: Jainkoaren zerbitzariek kultu emango diote.

4. Aurrez aurre ikusiko dute eta haren izena bekokian eramango.

5. Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi, eta errege izango dira menderen mendetan.

6. Aingeruak esan zidan: «Egiazkoak eta fidagarriak dira hitzok». Jaunak, profetak inspiratu zituen Jainkoak, bere aingerua bidali du, laster gertatzekoa dena bere zerbitzariei erakusteko.

Apokalipsia 22