3. eta deiadar handia egin zuen, lehoiaren orroa bezalakoa. Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba.
4. Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi».
5. Orduan, itsas gainean eta lehorrean zutik ikusia nuen aingeruak, eskuineko eskua zerurantz jaso
6. eta, menderen mendetan bizi denarengatik, zeru, lur, itsaso eta berauetan dagoen guztiaren egileagatik, zin eginez, esan zuen: «Epea ez da gehiago luzatuko.
7. Zazpigarren aingerua turuta jotzen hastean, Jainkoak bere asmo ezkutua beteko du, bere zerbitzari profetei iragarri zien bezala».