Amos 2:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. horregatik, su emango diotJuda lurraldeari,eta Jerusalemgo jauregiakirentsi egingo ditu».

6. Honela dio Jaunak:«Israel herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Gizon zuzenadirutan saltzen baituteeta behartsuaoinetako pare baten truke;

7. jende xehealurreko hautsaren kontrazapaltzen dute,eta jende errukarriaren eskubideabaztertzen.Aita-semeakneska bat berarekin dabiltza,nire izen santua laidotuz.

8. Behartsuei bahitutakosoineko gaineanetzaten dira edozein kultu-lekutan,eta bidegabekeriaz bildutakoardoa edaten duteberen Jainkoaren etxean.

9. Alabaina,ene herri hori,zuri bidea zabaltzekonik suntsitu nuen amortarra,zedroa bezain tantaieta artea bezain sendo zena;bota nizkion fruituak gainetik,eta atera sustraiak azpitik.

10. Nik igoarazi zintuztedanEgiptotik, eta basamortuan zeharberrogei urtez gidatu,amortarren lurraldeazjabe zintezten.

11. Profetak sorrarazi nituenzuen seme-alaben artetik,eta nazireuak zuen gazteen artetik.Ez al da hala, israeldarrok?Nik, Jaunak, galdegiten dizuet.

12. Baina zuek nazireueiardoa edanarazi diezue,eta profeteinire mezua ez zabaltzeko agindu.

13. Orain, bada,nik zapalduko zaituztet,gari-balaz bete-bete eginiko gurdiaklurra zapaltzen duen bezala.

Amos 2