2 Timoteori 4:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Hona etortzean, ekar ezazu Troaden, Karporen etxean, utzi nuen soingainekoa, baita liburuak ere, batez ere pergaminoak.

14. Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera.

15. Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri baitzen gure irakatsien kontra.

16. Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.

2 Timoteori 4