2 Timoteori 3:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.

2. Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;

3. bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;

4. traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago.

5. Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik!

2 Timoteori 3