2 Timoteori 2:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Sinesgarria da doktrina hau:Harekin hiltzen bagara,harekin biziko gara;

12. harekin sufritzen badugu,harekin izango gara errege;ukatzen badugu,hark ere ukatu egingo gaitu;

13. gu leialak ez bagara ere,hark leial dirau,ez baitezake bere burua uka.

14. Gogora iezaiezu hau eta eskatu, arren, Jainkoaren izenean, ez daitezela hitzei buruzko eztabaidatan nahas, hori ez baita on ezertarako, entzuten dituztenen hondamendirako baino.

2 Timoteori 2