2 Samuel 7:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Beste hau ere esan zion Jaunak Natani: «Esaiozu, gainera, ene zerbitzari Davidi: Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko.

9. Zeurekin izan nauzu ibili zaren toki guztietan. Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Lurreko handikiena bezain izen handia eman dizut.

10. Bizitokia emanen diot ene herri Israeli; hantxe errotu eta kokatuko dut. Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago zapalduko, antzina

2 Samuel 7