2 Samuel 21:16-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Refatarren ondorengoetarikoa zen Ixbi-Benobek David hilko zuela esan zuen; guda-jantzi berria zeraman; lantzaren punta hiru kilo baino gehiago zen.

17. Tzeruiaren seme Abixaik, ordea, erregeari laguntzera etorriz, filistearra jo eta hil egin zuen. Orduan, zin eragin zioten bere gizonek Davidi:—Ez zara aurrerantzean gudura aterako gurekin, Israelen zuzia itzal ez dadin.

18. Gerora, beste gatazka bat izan zen God hirian filistearren kontra. Huxako Sibekaik hil egin zuen Saf, refatarren ondorengoa hau ere.

2 Samuel 21