2 Samuel 20:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Inguru haietan gertatu zen benjamindar maltzur-gaizto bat. Xeba zeritzan, eta Bikriren semea zen. Borrokarako adarra jo zuen, esanez:«Guk ez dugu zerikusirik Davidekin,ez dugu ezer nahiJeseren seme horrekin!Etxoletara denok, israeldarrok!»

2. Israeldar guztiek Davidengandik aldendu eta Bikriren seme Xebari jarraitu zioten. Judakoak, aldiz, beren erregeari atxiki zitzaizkion, Jordandik hasi eta Jerusalemeraino.

2 Samuel 20