2 Samuel 18:25-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. eta erregeari jakinarazi zion oihuka. Erregeak esan zuen:—Bakarrik baldin badator, berri onak dakartza.Lasterkaria hurbildu ahala, ordea,

26. zaintzaileak beste gizon bat ere atzetik lasterka zetorrela ikusi zuen. Zaintzaileak honela egin zion deiadar atezainari:—Beste gizon bat dator lasterka, hori ere bakarrik.Eta erregeak esan zuen:—Horrek ere berri onak dakartza, noski.

27. Zaintzaileak berriro:—Lehenengoaren ibilera, Tzadoken seme Ahimaatzena da.Erregeak esan zuen:—Gizon ona dugu hori; berri onarekin dator.

28. Ahimaatzek esan zion oihuka erregeari:—Agur, jauna!Eta, erregearen aurrean lurreraino ahuspeztuz, jarraitu zuen:—Bedeinkatua Jauna, zure Jainkoa, menderatu baititu ene errege jaunaren kontra jaiki ziren gizonak!

29. Erregeak galdegin zion:—Onik al da Absalom gaztea?Ahimaatzek erantzun:—Iskanbila handia ikusi nuen, Joabek ni, zure zerbitzari hau, zuregana bidali ninduenean; baina ez dakit zer gertatuko zen.

30. Erregeak agindu zion:—Egon hor atzean!Joan zen atzera eta han gelditu zen.

31. Orduan, etiopiarrak agertu eta esan zuen:—Berri onak dakarzkizut, ene errege jauna. Alde atera zaizu gaur Jauna eta libratu zaitu aurka jaikitako guztien eskuetatik.

32. Erregeak galdegin zion etiopiarrari:—Onik al da Absalom gaztea?Etiopiarrak erantzun zuen:—Gertatuko ahal zaie ene errege jaunaren etsaiei eta erregearen kontra kalte egiteko jaiki ziren guztiei mutilari gertatu zaiona!

2 Samuel 18