2 Samuel 15:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Absalomek, ordea, mandatariak igorri zizkien Israelgo leinu guztiei, esanez:—Adar-hotsa entzun orduko, esazue: «Absalom errege da Hebronen».

11. Absalomekin batera, berrehun gizon gonbidatu joan ziren Jerusalemdik, xalo-xalo, deus ere jakin gabe.

12. Sakrifizioa eskaintzen ari zelarik, etorrarazi zuen Absalomek Gilotik Ahitofel giloarra, Daviden aholkularia. Azpilanak gero eta indar handiagoa zuelarik, gero eta jende gehiago ari zitzaion biltzen Absalomi.

13. Hartan, batek honela adierazi zion Davidi:—Israeldarren bihotzak Absalomen alde jarri dira.

2 Samuel 15