2 Samuel 11:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hurrengo urtean, erregeek guduari ekin ohi dioten garaian, Davidek Joab bidali zuen bere ofizialekin eta Israelgo gudari guztiekin. Amondarrak hondatu zituzten eta Raba hiria inguratu. Bitartean, David Jerusalemen gelditu zen.

2. Arratsalde batez, ohetik jaiki eta jauregiko etxe gainean harat-honat zebilen David. Etxe gainetik emakume bat ikusi zuen bainatzen. Oso ederra zen,

3. eta nor zen jakitera bidali zituen batzuk. Erantzun hau ekarri zioten:—Betsabe da, Eliamen alaba eta Urias hititaren emaztea.

2 Samuel 11