2 Makabearrak 7:27-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Berarengana makurtu eta, errege anker hura engainatuz, esan zion amak semeari bere hizkuntzan: «Ene seme, erruki nitaz. Bederatzi hilabetez eraman zintudan sabelean, hiru urtez eman nizun bularra, neuk hazi eta hezi zaitut gaurdaino, neuk eman nizun jaten.

28. Ene seme, otoi, begira zeru-lurretara eta ikus horietan dagoen guztia. Jakin Jainkoak hori guztia ezerezetik egin duela eta gizon-emakumeok ere era berean egin gaituela.

29. Ez izan, beraz, borrero horren beldurrik; ager zaitez anaien pareko, onartu heriotza, errukialdia etortzean zu ere anaiekin batera berriro aurki zaitzadan».

30. Ama hizketan ari zela, gazteak esan zuen: «Zeren zain zaudete? Nik ez dut egingo erregearen esana, Jainkoak Moisesen bidez gure arbasoei eman zien legearen esana baizik.

31. Baina zuk, hebrearroi hainbeste kalte egin diguzun horrek, ez duzu ihes egingo Jainkoaren eskutik.

32. Gu, egiaz, geure bekatuengatik ari gara sufritzen.

33. Gu zigortzeko eta zuzenarazteko haserretu da une batez Jauna; hala ere, adiskidetuko da berriro bere zerbitzariokin.

34. Baina zu, zital hori, gizonetan maltzurrena zaren hori, ez zaitez itxaropen hutsalez alferrik harrotu, Jainkoaren zerbitzarien kontra eskua jasoz.

35. Oraindik ez diozu ihes egin guztia ikusten duen Jainko ahalguztidunaren epaiari.

2 Makabearrak 7