26. Eta, une batez gizonen zigorrari ihes egingo niokeen arren, ezin izango nuke Ahalguztidunaren eskuetatik ihes egin, ez bizirik, ez hilik.
27. Horregatik, neure bizia orain adoretsu emanez, nire zahartzaroari dagokion duintasunez agertuko naiz.
28. Eta ikasbide bikaina emango diet gazteei, lege santu eta agurgarriengatik gogotsu eta kementsu hilez».Hau esanik, makilakadak hartzera joan zen berehala.
29. Eleazar zeramatenek gogorkeria bihurtu zuten lehentxeago agertu zioten biguntasuna, esan berri zuena erokeriatzat hartu zutelako.
30. Zigorradengatik hiltzear zegoela, hau zioen hasperenka: «Jaunak ongi daki dena; badaki heriotzari ihes egin niezaiokeela, eta, gorputzean oinaze latzak jasaten ari naizen arren, neure barruan pozik daramatzadala berarenganako begiruneagatik».