2 Makabearrak 3:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Apaiz nagusiak, orduan, altxortegiko dirutza alargunei eta umezurtzei zegokiena zela adierazi zion,

11. eta zati bat Tobiasen seme Hirkanorena, goi-mailako pertsonaia batena, zela; guztira hamaika mila kilo zilar eta bost mila eta bostehun kilo urre zegoela altxortegian, eta ez Simon zital hark gezurretan esan zuena.

12. Azkenik, esan zion ezin zitzaiela inolako kalterik egin beren konfiantza toki haren santutasunean eta mundu osoan ohoratua den tenpluaren handitasun ukiezinean jarri zutenei.

13. Heliodorok, ordea, erregearen aginduak zirela eta, aberastasun haiek erregearen altxortegirako bahitu beharrekoak zirela zioen gogor.

2 Makabearrak 3